GURE IRRATIAren historia beti abenduan idatzia izan da.
1981eko abenduan Milafrangan (Lapurdi) sortua, 1997tik irratiaren lokalak Baionan kokatzen dira. 2001eko abenduan inauguratu ditu ere
Antxeta Irratia deituriko bigarren antenaren lokalak, eta gaur
internetean atxemaiten dituzuen emankizunak hasten ditu.
Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xuberoa, Gipuzkoako iparraldea eta kostaldea, Nafarroako mendialdea eta Landesetako hegoaldean entzun daiteke. Siadecoren inkesta baten arabera, entzuleen kopurua
24.500 pertsonetara igotzen dira.
Irratiak bigarren estudio bat du Hazparnen, bere emankizunak kantonamendu hortako ekimenetara mugatzen
direlarik.
« ENTZUN-IKUS » TALDEA
Ekimen guziak, 1901 legearen kari sorturiko Entzun-Ikus elkarteak zuzentzen ditu. Daničle DUHALDEk zuzentzen duen Administrazio kontseilua 8 pertsonak osatzen dute. Talde profesionala Agus HERNAN zuzendariaren ardurapean da.
Taldearen ekimenak honela zatitzen dira :
GURE IRRATIA
(106.6 - 105.7 – 90.5 FM)
|
Euskarazko irrati orotarikoa. Egunean 24 oreneko zabalpena du, 7 egunez astean, hauetarik 16 oren eta erdi zuzeneko berezko ekoizpenak direlarik.
12 pertsonako talde batek – 9 postu denbora osoz – segurtatzen du ekoizpen hau, hautetaz gain beste 82 laguntzailek parte hartzen dutelarik : «
Gazte Irratia » osatzen duten 23 lekuko laguntzaile, 26 gazte, kiroletako laguntzaile bereziak, antzerki eta zinema
kritikariak, etabar.
ANTXETA IRRATIA
(90.5 FM)
Irun, Hondarribia, Hendaia, Behobia eta Biriatu eskualdeko euskarazko lekuko irratia. 2 pertsonako talde batek egunean 5 oreneko zuzeneko programazioa segurtatzen du, astelehenetik ostiralera. Hauetaz gain,
25 laguntzailek musika programa eta emankizun tematikoak segurtatzen dituzte.
INTERNET
:
www.gure-irratia.com
Web orriaren bidez,
GURE IRRATIA egunean 24 orenez entzun, bere animatzaile eta laguntzaileekin irratia ezagutu, bi antenen programazioa segitu, Battitta LARZABALek animaturiko Forumean parte hartu eta interesatzen zaizkizuen programen kopiak galdegin
ditzazkezue.
Irratiaren helburua, gure hizkuntzaren normalkuntzarako orotariko euskarazko irrati profesional baten dinamizatzea da.
1981etik, irratiak paper garrantzitsu bat jokatu du gure hizkuntzaren garapen eta iraupenaren alde. Irratiak, hamarkada desberdinen arteko zubia egin eta egiten du, hiztegia aberastuz, modernizatuz eta gaur egungo gizartearen beharren arabera eguneratuz. Entzun-Ikus taldea eta GURE IRRATIAk esperantza osoz aurre egiten diote XXI. mende honi.
Alde batetik, irratia, formatua eta kalitatezko soinu batendako beharrezkoa den materialaz osatua den talde profesional batez egituratua delako. Bestalde, euskarak, normalizaziorako fase berri bati aurre egiten dio Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta
Xuberoan.
Erantzun formakuntzak :
Irrati
Atelierra
2001etik, gazteei zuzenduriko Gure Irratiko ekimenetaz arduratzen den Erantzun
elkarteak, "Irrati Atelierrak" deituriko formakuntzak proposatzen dizkie
eskolei. 8 astez, oren bat edo bi, Ihintza Arrieta eskola desberdinetara joaiten da estudio mobil batekin irrati emankizun bat nola egiten den
erakusteko. Ikasleek, gai bat hautatu, komitak hautatu, galderak
prestatu, elgarrizketak egin eta emankizuna muntatzen dute.
Eskolek diru laguntzak eskura ditzakete "Irrati Atelier"
hauendako, Akademi Inspekzioa, Kontseilu Orokor, DRAC eta Eskualdeko Kontseiluak finantzatzen dituzten
"Ibilbide Kulturalak" deituriko programei esker.
Interresatuak
bazirezte, deitu Ihintza Arrieta irratiara. Milesker !
|